X
RizVN Login



NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand
free templates joomla

buzon-de-sugerencias-mini

boletin-intia-mini

campus-virtual-mini

campus-virtual-mini

La iniciativa Catar Navarra aúna en Estella turismo, gastronomía y productores locales

El primero de estos eventos, que tuvo lugar el pasado sábado, contó con un paseo urbano para conocer las huertas, el “zumaque” y el mercado de productos locales “Plazara”; y una cata en la que tuvieron protagonismo productos como la sal de Salinas de Oro, el aceite o el vino ecológico de Biurko Gorri y Bodegas Lezaun. Los cocineros encargados de elaborar los pintxos fueron Iñaki Andradas y Dimitri Pérez Palacios.

El pasado sábado se celebró en el Espacio Cultural Los Llanos de Estella-Lizarra, un nuevo evento de la iniciativa “Catar Navarra / Nafarroa Dastatu” que que tiene como finalidad promocionar nuestros productos más prestigiosos y reconocidos poniendo en valor la labor de los hombres y mujeres que trabajan en su obtención. 

La jornada comenzó con un paseo interpretativo de dos horas de duración que transcurrió por el casco histórico de la ciudad y que finalizó en el Mercado Plazara, y durante el que los asistentes, residentes y también turistas alojados en establecimientos de la zona, tuvieron ocasión de disfrutar de la experiencia de “catar” una paisaje, en este caso el estellés, a través de las reflexiones de un hortelano, un pastor y un diseñador de rutas.

Tras el paseo tuvo lugar la “cata-foro-espectáculo” en la que participaron el concejal de Cultura del Ayuntamiento de Estella-Lizarra, Regino Etxabe, la Directora General en funciones de Turismo y Comercio, Maitena Ezkutari, y la Consejera en funciones de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local del Gobierno de Navarra, Isabel Elizalde y en la que pudieron disfrutar de un proyecto pensado para reflexionar sobre el concepto de territorios culturalmente sostenibles y redescubrir Navarra a través de sus productos, sus productores y sus chefs. Así, en esta ocasión se subrayó la necesidad de reivindicar que el medio rural no es un lugar solo para descansar, sino un lugar para vivir.

CatarEstella2Red

Por su parte, la consejera Isabel Elizalde explicó que esta iniciativa es fruto de un arduo trabajo previo, para “revertir ese desconocimiento que tenemos sobre nuestros propios productos y las personas que están detrás de los mismos, por lo que debemos facilitar el futuro de las generaciones venideras siendo indispensable resaltar la importancia del sector agroalimentario”. 

Entre los productores, tomaron la palabra Txetxu Moreno, productor de carne de Jaca Navarra; Jesús Cía, de “Plantas Aromáticas Josenea”; Pablo Llorens y Edorta Lezaun de las bodegas ecológicas “Biurko Gorri” y “Bodegas Lezaun”; Uxua Domblas, Eduardo Azcona y Sergio Alén, de “Cerveza Rhus”; y Carlos Aramendía, de “Quesería Goian” que dirigió una cata-degustación de tres quesos diferentes: Goian, Axuribeltz y Lezaun Gazta, todos ellos de la zona de Urbasa. Además, Charo Apesteguía, de la Asociación Turística Tierras de Iranzu, presentó la sal ecológica de Salinas de Oro a la que acompañaba aceite ecológico Elkea, del productor David Azpilikueta Ruiz.

Más tarde, los equipos gastronómicos de Baserriberri de Pamplona y del joven cocinero Dimitri Pérez Palacios, de Estella-Lizarra, presentaron sus creativas sugerencias: Vermú de ortigas, Carpaccio de jaca navarra a la sal de Salinas de Oro, cuscús ecológico con verduras de “Tierra Estella”, palomitas de trufa de Metauten y pastas de pacharán. 

El 11 de agosto el evento se trasladará a Lekunberri y contará con un paseo interpretativo por Aralar y sus paisajes míticos y la cata de productos como el Queso Idiazabal o la carne de cerdo Euskal Txerri; el domingo 22 de septiembre Roncal será el anfitrión del evento en un homenaje al gran Julián Gayarre, a la trashumancia y, por supuesto al Queso DO Roncal; el 14 de octubre en Arguedas se realizará un reconocimiento a un paisaje especial, la Bardena, y a uno de nuestros productos Reyno Gourmet, el arroz; el 20 de octubre Catar Navarra estará en Sumbilla; y el 4 de noviembre en Sartaguda, en la finca experimental de INTIA, donde tendremos ocasión de visitar los ensayos de variedades hortículas, cereales, frutales etc, de cultivo ecológico. Pero además está previsto que se desarrollen tres eventos en otras tantas ciudades: el 20 de septiembre en Bayona; el 31 de octubre en Bilbao; y el 11 de noviembre en Pamplona.

 

Nafarroa Dastatu Lizarran

Joan den larunbatean, “CATAR NAVARRA/NAFARROA DASTATU” ekimenaren ekitaldi berri bat egin zen Lizarrako Los Llanos Kulturgunean. Oraingo honetan, “Estellerria” hartu zuen ardatz, Nafarroa txiki gisa ulertuta haren dibertsitatea dela eta, “Ameskoatik Azagrara”

Lehenik eta behin, bi orduko interpretazio-paseo bat egin zen hirian barna, eta Plazara! azokan bukatu zen. Han, parte-hartzaileek, bertakoek eta baita inguruko establezimenduetan ostatu hartu zuten turistek paisaiak “dastatzeko” esperientzia baliatu zuten, baratzezain baten, artzain baten eta ibilbide-diseinatzaile baten hausnarketen bidez.

Gero, paseoaren ondoren, “dastatzea-foroa-ikuskizuna” egin zen, non Lizarrako Udaleko Kultura arloko zinegotzi Regino Etxabek, Turismoko zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik eta Isabel Elizalde kontseilariak parte hartu baitzuten. Industria, Berrikuntza eta Enplegua arloko zinegotzi Ricardo Gómez de Segura, Ogasun arloko zinegotzi Pablo Ezcurra eta Yolanda Alén ere bertaratu ziren, Lizarrako Udalaren aldetik, baita INTIA-Reyno Gourmet-eko Maite Gabilondo ere.

Hurrengo bi orduetan, ondoko hausnarketa hau partekatu zuten parte-hartzaileek modu kolektiboan: lurralde kulturalki adimentsu eta jasangarriak. Horrez gain, Nafarroa berraurkitu zuten haren produktu eta ekoizleen zein gure chefen eskutik.

Proiektu zabalago baten zati da ekitaldia, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, INTIA-Reyno Gourmet-ek, Turismo eta Merkataritza Departamentuak eta, oraingo honetan, Lizarrako Udalak ere bultzatzen dute.

Dastatzea-foroa-ikuskizuna” saioan zehar, azpimarratu zen beharrezkoa dela diskurtso berri bat, bestelako heziketa bat landaren eta hiriaren arteko harremanei dagokienez; zehazki, argi eta garbi utzi zen “landa-ingurunea ez dela atseden hartzeko toki bat soilik, baizik eta bizitzeko toki bat”.

Isabel Elizalde kontseilariak, bestetik, azaldu zuen ekimena aldez aurretik egindako lan itzelaren emaitza dela, eta hauxe duela helburu: “nafarrok geure produktuei eta haien atzean dauden pertsonei buruz dugun ezjakintasunaz jabetu eta hari buelta ematea”. “Hurrengo belaunaldien etorkizuna erraztu behar dugu, eta, ildo horretatik, funtsezkoa da nekazaritza-elikagaien sektorearen garrantzia nabarmentzea”, zeren eta “produktu baten atzean, gainean, ondoan, azpian jendea, kultura, istorioak eta historiak, erritualak eta, baita ere, abestiak baitaude”, erantsi zuen ekitaldiaren gidari Eusebio Leránozek. 

Gero, ekoizleen txanda iritsi zen: Txetxu Moreno (Jaka Navarra), Jesús Cía (Plantas Aromáticas Josenea), Pablo Llorens eta Edorta Lezaun (Biurko Gorri eta Lezaun upategi ekologikoak), Uxua Domblas, Eduardo Azcona eta Sergio Alén (Cerveza Rhus). Bitartean, hiru gazta desberdin dastatu ziren: Goian, Axuribeltz eta Lezaun Gazta, Urbasa aldekoak hiruak; Goian gaztandegiko Carlos Aramendíak gidatu zuen dastatzea. 

Irantzuko Lurrak Turismo Elkarteko Charo Apesteguíak ere ez zuen huts egin. Turismoa hizpide hartzeaz gain, Jaizko gatz ekologikoa aurkeztu zigun; horrez gain, David Azpilikueta Ruiz ekoizlearen Elkea olio ekologikoa ere ezagutu genuen.

CatarEstella1B

Ekoizle horietako batzuek bisitak prestatzen dituzte, produktuen dastatzea eta “Nafarroa Dastatu” ekimenak sustatzen dituen paisaiak komunean jartzen dituztenak. Horren adibide adierazgarria “Zumakearen Ibilbidea” da, Estellerrian. Izan ere, artisau-garagardoaren (“Cerveza Rhus” kasu) funtsezko osagarria da zumakea.

Bukatzeko, Iruñeko Baserriberri jatetxeko eta Lizarrako Dimitri Pérez Palacios sukaldari gaztearen talde gastronomikoek sormen-lan iradokitzaile hauek aurkeztu zituzten: Asun-bermuta, Nafarroako jakaren carpaccioa Jaizko gatzarekin, kuskus ekologikoa Estellerriko barazkiekin, Metautengo boilur-krispetak eta patxaran-pastak. 

Nafarroa dastatu” ekimenaren helburua da kulturalki adimentsua eta jasangarria den lurralde baten aldeko apustua bultzatzea; izan ere, hari esker, tokiko produktu eta ekoizleen bidez bultzatuko da gure ekonomia, lurralde eta haren historiaren seme-alabak izanik balio erantsia, egiazkotasuna eta arima baitute. 

Ekimena arrakastatsua izan da oraingo honetan ere, zalantzarik gabe, eta bertaratutako guztiek oso atsegingarritzat jo zituzten bai paseoa, bai “dastatzea-foroa-ikuskizuna”. Halaber, hunkituta geratu ziren gure lurraldeak aurrean duen erronkaren garrantziarekin: gure tokiko produktua, ekintzaileak eta Nafarroako turismoa “haren paisaien dastatzearen bidez bultzatzen jarraitzea”.

 

 

Miércoles, 12 de junio de 2019