X
RizVN Login



NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand
free templates joomla

Gorritz Gaztategia

Descripción

que2

 Leitzako Gorritztaran auzoan, belatso eta haritz artean, aurkitzen da Gorritz, 250 urtetik gora dituen baserria, Sestoraindarren sendiarena. Bere itxura eraberrituak ez du ezkutatzen tradizioarekiko atxekimendua. Agian horrexegatik darrai gaur egun oraindik bizirik familian erabat sustraiturik egon den abeltzatintzak Jose Jabier Sestorainen eskutik.

Garai batean behiek,ardiek eta bestelako animaliek osatzen bazuten ere baserriko hazienda, gaur egun artzaintza da jarduera nagusia, bakarra ez den arren, izan ere Burgete arrazako 30 behor ere baitituzte.

Fitxa teknikoa

Gorritz Axuri eta gaztakcab

Gorriztaran auzoa

31880 Leitza

Telefonoa: 948510570


QUESERÍA GORRITZ

En el barrio Gorriztaran de Leitza, entre praderas y robles, se encuentra Gorritz, un caserío con más de 250 años de historia perteneciente a la familia Sestorain. Su aspecto renovado no oculta el gusto por la tradición. Quizá por ello la actividad ganadera, muy arraigada en la familia, se mantiene aún viva hoy en día en la figura de José Javier Sestorain.
    
 No obstante, si en otro tiempo, vacas, ovejas y otros animales domésticos compartían sitio en este espacioso caserío, en la actualidad, el cuidado del rebaño de ovino se ha consolidado como ocupación principal, aunque no única, ya que también cuentan con un grupo de 30 yeguas de raza Burguete.

 

Explotación

 Usadioari jarraikiz, Jose Jabier Sestorain gazte zela jarri zen ustiategiaren buru, hain zuzen ere 80. hamarkada bukaera aldera. Edonola ere, esan behar da lehenagotik ere lan egiten zuela abeltzain modura, hain zuzen ere aitari eta amari laguntzen baitzien baserriko ardiak eta behiak guarnatzen.

Gaur egun, Jose Jabierrek nagusiki artzaintzara jo du Gorritz axuri eta gaztak izenpean ezaguna den ustiategia sortuz, 320 latxa arrazako ardiz osatua dagoena. Artalde kozkor hau urte sasoi gehienetan kanpoan bazkatzen da, Leitza inguruan dauden belatsoetan. Udaran, bereziki abuztuan eta irailean, ardiak Aizan mendi aldera larratzen ditu, belarra aprobetxatzeko eta berotik babesteko. Gainerako hilabetetan belatsoetan ez ezik Sestoraindarrek inguruko soroetan bildutako belar idorraz, pentsuaz eta alfalfaz elikatzen ditu. Erditze garaian, gehienak otsaila aldera umatzen dira, ardiak Gorriztaranera hurbiltzen ditu eta baserri ondoan dagoen artegian edukitzen ditu.

Bere jarduera nagusia arditan oinarritua badago ere, Jose Jabier Sestorainek Burgete arrazako 30 behor ere zaintzen ditu bere anaia Daviden laguntzarekin. Abere hauek Aizan, Aritz eta Aldazko larretan bazkatzen ditu urte osoan zehar, batzutan belar idor eta pentsu pixka batekin lagunduta. Umatzeko dauden behorrak bakarrik hurbiltzen dituzte Gorritz baserrira, zaindu ahal izateko. Urtero 20ren bat behorren umatzea artatu behar izaten dute. Ume batzuk etxerako gordetzen dituzte eta besteak, 15en bat, Leitzako tratante bati saltzen dizkiote.

gru0

yeg5

Siguiendo la tradición, un joven José Javier Sestorain se puso al frente de la explotación familiar a finales de los años 80. Si bien, su labor como ganaderos se remonta años atrás, cuando ayudaba a su padre y a su madre en el cuidado de una cabaña mixta compuesta por ovejas y vacas.
En la actualidad, bajo el nombre de Gorritz axuri eta gaztak, José Javier ha formado una explotación centrada básicamente en el ganado ovino, formada por alrededor de 320 ovejas de raza latxa. Este numeroso rebaño pasta buena parte del año al aire libre, en praderas cercanas a Leitza. En verano, generalmente en agosto y septiembre, las ovejas suben al monte Aizan, para aprovechar la hierba y resguardarse del calor.
    
 El resto del año, los animales se alimentan en los prados y de hierba seca que el propio Sestorain cultiva en los terrenos aledaños al caserío, alfalfa y pienso.
Cuando comienza la época de partos, la mayoría en febrero, las ovejas se aproximan a Gorriztaran y se estabulan en un pabellón situado en el propio caserío.
Si bien, a pesar de que las ovejas acaparan la mayor atención, José Javier Sestorain también cuida de 30 yeguas de raza Burguete, con ayuda de su hermano David. En los montes Aizan y Aritz y pastos de Aldatz son los parajes en donde éstas se crían durante todo el año, ayudadas en ocasiones con hierba seca y algo de pienso. Sólo cambian de espacio las yeguas parturientas, que se acercan a Gorritz, para ser atendidas. Generalmente, cada año atienden a una veintena de nacimientos. Algunos de estos animales se quedan junto con sus madres al cuidado de los Sestorain y el resto, unos 15, se venden a un tratante de Leitza.

Productos

 

Ardien umatze garaia otsaila izan ohi da. Edonola ere, artaldea kozkorra denez, batzuk aurreratu eta beste batzuk atzeratu egiten dira. Edozein eratara, axuriak lehenengo 20 egunetan amaren esnearekin hazten ditu. Denbora hori pasata gero amarengandik bereizi egiten ditu eta 11 eta 13 kilo hartzen dituztenean harakinei saltzen dizkie, gehienetan Ordiziakoei.

Gaztategian, berriz, otsaila bukaera-martxoa hasiera aldera hasten da lanean buru-belarri. Honetarako, Lontxa, bere amareren laguntza du. Bien artean 3500 kilo gazta ekoizten dute artisau erara eta gatzai naturalarekin. Ekoizpen guztia Gorritz etiketarekin eta Artzai Gazta eta Idiazabal saltzen dute. Gazta gehiena zuzenean saltzen dute, baserrian bertan eta ostiralero Leitzan egiten den ferian. Hau horrela izanik, Jose Jabier Sestorain ez da joaten beste herrietako azoketara gazta saltzera. Bezero fidelak ditu eta oso ohizkoa da urtean bi hilabetetan gaztategiko apalak hutsik edukitzea, sasoi berriko gaztekin betetzen diren arte.

que3
 

car0 que4pai1

Febrero es el mes más habitual para los partos de las ovejas. Si bien, al contar con un rebaño tan numeroso, unas se adelantan y otras se atrasan. De cualquier manera, durante los primeros 20 días los corderos se crían amamantados por sus madres. Transcurrido ese tiempo, se apartan y cuando éstos alcanzan un peso de 11 ó 13 kilos se venden a carnicerías, generalmente de Ordizia.
Por su parte, la quesería comienza a trabajar a pleno rendimiento a finales de febrero o a principios de marzo. Para ello, José Javier cuenta con la ayuda de su madre, Lontxa. Entre los dos llegan a elaborar, de manera artesanal y empleando cuajo natural, unos 3.500 kilos de queso.
    
Toda esta producción se comercializa con la etiqueta de Gorritz, y con los sellos de Artzai Gazta y de la DO Idiazabal. La forma de venta más habitual es la directa en el propio caserío y en la feria de Leitza, que se celebra todos los viernes. Así las cosas, no es habitual que José Javier Sestorain acuda a otros mercados y localidades con sus quesos.
Cuenta con una clientela bastante fiel y, de hecho, suele ser habitual que las estanterías del caserío estén vacías durante dos meses, antes de volver a llenarse con los quesos de nueva temporada.

Localización

Leitzaran errekaren bailara erdian aurkitzen da Leitza, ipar aldera Goizuetarekin egiten du muga, hegoaldera Larraunekin, ekialdera Ezkurrarekin eta mendebaldera Areso eta Berastegirekin. Errepidez, bai Iruñeatik (50 kilometrotara) nola Donostiatik (40 kilometrotara) A-15 autobidea eta NA-170 errepidea hartuz irits daiteke herri honetara. Bertan inguruko zerbitzu gehienak biltzen dira eta 3.000 biztanle inguru ditu.

Gorriztaran auzora eta  zehatzago Gorritz gaztategira joateko NA-170 errepidea hartu behar da, Ezkurrerantz. Bidean 5. kilometroan kartel batek iragartzen du baserria eta puntu honetatik 900 metrotara aurkitzen da. Bertara hainbat turista eta inguruko bizilagun hurbiltzen da gazta erostera.

 

En pleno valle formado por el río Leitzaran, limitando al norte con Goizueta, al sur con Larraun, al este con Ezkurra y al oeste con las localidades de Areso y Berastegi, se encuentra Leitza. Por carretera, tanto desde Pamplona (a 50 kilómetros) como desde San Sebastián (a 40 kilómetros), la autovía A-15 y la carretera NA-170 conducen hasta este municipio que concentra buena parte de los servicios de la zona y cuya población ronda los 3.000 habitantes.
    
Para acceder al barrio Gorriztaran y a la quesería Gorritz se debe seguir la carretera NA-170, en dirección a la vecina Ezkurra durante 5 kilómetros. Llegados a este punto, un cartel avisará de la proximidad del caserío (900 metros por la NA-4015), al que numerosos turistas, así como vecinos de la zona, visitan con frecuencia para comprar queso.