X
RizVN Login



¡Atención! Este sitio usa cookies y tecnologías similares.

Si no cambia la configuración de su navegador, usted acepta su uso. Saber más

Acepto
free templates joomla

buzon-de-sugerencias-mini

boletin-intia-mini

campus-virtual-mini

campus-virtual-mini

Éxito de “Catar Navarra” en Lekunberri / Lekunberriko “Nafarroa dastatu” arrakastatsua

“El producto local-km 0 es el pilar para lograr un futuro equilibrado y sostenible en nuestra comunidad” (Itziar Gómez, consejera de Desarrollo Rural y Medio Ambiente).

El pasado sábado se celebró en Lekunberri una nueva edición de la iniciativa “Catar Navarra/Nafarroa dastatu, un nuevo éxito de asistencia y participación de gentes de toda Navarra que compartieron reflexiones, ideas, historias, compromisos, paisajes, canciones y productos turísticos y agroalimentarios de nuestra comunidad, superando una vez más todas las expectativas. 

El evento comenzó a las 10 de la mañana, con un paseo interpretativo denominado “En los secretos de Aralar” que contó con la participación de unas 80 personas de todas las edades y variada procedencia geográfica (con un importante número de turistas alojados en establecimientos turísticos de la zona), entre ellos Gorka Azpiroz, alcalde de Lekunberri y el nuevo consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda, Paisaje y Proyectos Estratégicos, Jose Maria Aierdi, un recorrido circular que se inició en la Iglesia de Astitz y visitó la cueva de Mendukilo, un precioso recorrido para descubrir el paisaje natural y cultural de Aralar adentrándose en las entrañas de una montaña mítica como pocas, con su sugerente oferta de luz y sonido, ofreciendo un relato real y fantástico a la vez, a través de una de las guías del equipo de Mendukilo.

Una vez finalizado el paseo, comenzó al mediodía el evento-cata-espectáculo en el patio del centro escolar de Lekunberri, con un recibimiento al grupo de asistentes con música en vivo y un entrante con queso, pan con aceite y sidra de la zona. 

Ante más de 150 personas, la nueva consejera de Desarrollo Rural y Medio Ambiente, Itziar Gómez, en su primera intervención pública desde su nombramiento, abrió la cita agradeciendo la presencia al grupo de asistentes y explicando los objetivos del acto, fundamentalmente ahondar en las claves del Plan de Sensibilización en relación con los territorios y el Plan Estratégico de Turismo: “debemos recordar las historias que hay detrás de cada producto agroalimentario y turístico de Navarra. Ese “producto local-km 0”, es el pilar para lograr un futuro equilibrado y sostenible en nuestra comunidad”. 

CatarNavarraLekunberriItztiarGomezRed

Acompañados de músicos y una actriz representando la importancia de las D.O. de Navarra, miembros de INTIA, de los consorcios y Hoteles de la zona, los alcaldes de Irurtzun, Aitor Larraza, y San Martin de Unx, Javier Leoz, (que nos habló del futuro y las bondades del vino rosado de Navarra) y diferentes productores de toda Navarra, entre ellos Idoia Olaskoaga, una pastora que, con indudables dotes comunicadoras, arrancó los aplausos de los asistentes, vinculando el amor a la naturaleza y, en especial, a la nuestra, con un mejor futuro para todos y todas. 

A continuación, comenzó la degustación de nuestras delicatessen, mientras el gerente de INTIA Juan Manuel Intxaurrandieta, presentaba un avance del proyecto “Nafar Gutiziak”, una estrategia de futuro, con las delicias de Navarra como protagonistas, considerando que “detrás, sobre, bajo o al lado de los productos, hay cultura, gente, historias, y paisajes”.

Posteriormente, aprovechando la presencia en un territorio con tradición sidrera y el homenaje y reivindicación del producto local que supone “Catar Navarra”, Alexia Zabalza explicó el trabajo que desde INTIA se está realizando para la identificación, conservación y promoción de las variedades autóctonas de manzano, en el marco del proyecto Toki Pommes. Se trata de un proyecto de la Eurorregión (Euskadi-Navarra-Nueva Aquitania), del que forman parte, además de INTIA, NEIKER, la UPNA y el CVRA (Conservatorio Vegetal Regional de Aquitania), que busca continuar con el trabajo de identificación genética de estas variedades, además de promocionar las más adecuadas como manzana de mesa u otras producciones diferentes a la sidra. Todo ello, con el objetivo de reivindicar su valor como patrimonio genético, su importancia de cara a los retos que plantea el cambio climático, y el potencial de su puesta en cultivo como opción de diversificación para las pequeñas explotaciones agroganaderas del norte de Navarra.

No olvidaron quienes participaron en el evento la importancia de re-descubrir las diferentes zonas de Navarra y sus valores. Así, varios productores se encargaron de contarnos sus experiencias vitales en torno a los productos locales que, en esta jornada del sábado, tuvieron como grandes protagonistas del Consorcio Plazaola, Queserías D.O. Idiazabal (Bikain, Antsonea, Anatxonea), la sal de Salinas de Oro (“El caviar de la sal”), Aceite de la Maja (Mendavia), José Uranga (tomate viejo y melocotón de Sartaguda), el talo (Kristina Saralegi) o el colectivo Bertatik-bertara. 

Una vez caldeado el ambiente, entraron en acción los cocineros Iñaki Andradas, de Baserriberri y Diego Martínez, de Maskarada y Kristina Saralegi, junto a los viticultores, Celayeta, Lezaun y Aristu que presentaron los "pintxos/bocados” y los vinos que los maridaron y que encantaron a los presentes: “Bloody mary de tomate y melocotón”, con miel de la zona; “Pasta-oink”, sandwich de pastrami de euskaltxerri rúcula, mostaza y mayonesa cítrica; “Talo con chocolate”; y un dulce/postre, además de un “regalo/sorpresa” que los asistentes llevaron a sus casas: “Lurraren sustraiak” o el bosque comestible. Y todo ello acompañado de sidra de la Sidreria Toki Alai, de Lekunberri; Rosado de Gonzalo Celayeta wines; “La huella de Aitana” rosado de garnacha con 4 meses en barrica de roble americano; espumoso de Bodegas Aristu, “Aristu extra brut garnacha” y tinto de Bodegas Lezáun, “Lezáun Tempranillo 18”, Premio al mejor tinto navarra 2019 D.O. Navarra.

Tafalla, Estella-Lizarra, Pamplona / Iruña y Lekunberri han llevado a cabo esta experiencia impulsada por el Gobierno de Navarra en colaboración con los ayuntamientos y entidades locales, con el objetivo de, desde la emoción, el disfrute colectivo y la cercanía, reflexionar en torno a tres discursos fundamentales para nuestro desarrollo territorial y estrechamente vinculados entre sí. 

El primero, sobre la apuesta por los “Territorios Culturalmente Inteligentes y sostenibles” y por los “territorios vivos” en tiempos de la nueva globalización y el despoblamiento. 

El segundo, sobre la necesidad de un nuevo enfoque sobre el modelo turístico, exponiendo las pautas que marca el plan estratégico de este sector.

Y el tercero, que tiene que ver con lo agro-alimentario. Desde la asunción de la complejidad de nuestra economía, la apuesta por productos y productores con valor añadido, autenticidad y alma; los hijos de un territorio y su historia. 

Una jornada, sin duda exitosa, que dará paso al próximo evento el sábado 14 de septiembre en Arguedas.

 

LEKUNBERRIKO “NAFARROA DASTATU” ARRAKASTATSUA

“Km 0ko tokiko produktua” da gure komunitatean etorkizun orekatu eta jasangarria lortzeko zutabea”(Itziar Gómez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria)

Joan den larunbatean, “Catar Navarra/Nafarroa dastatu” ekimenaren edizio berri bat egin zen, Lekunberrin, eta oso arrakastatsua izan zen Nafarroa osoko jendea bertaratu eta parte hartu baitzuen; hausnarketak, ideiak, istorioak eta historiak, konpromisoak, paisaiak, abestiak eta Nafarroako produktu turistikoak eta nekazaritzako elikagaiak partekatu zituzten, aurreikuspen guztiak gaindituta beste behin ere.

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi zen, “Aralarko sekretuetan barna” izenburuko interpretazio-paseo baten eskutik; 80 bat pertsonak, Gorka Azpiroz Lekunberriko alkateak eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Jose Maria Aierdi kontseilari berriak, besteak beste, parte hartu zuten, eta adin guztietakoak eta jatorri askotakoak ziren, haietako asko inguruko turismo-alojamenduetan ostatu hartzen ari ziren turistak. Ibilaldi zirkularra izan zen, eder-ederra; Astizko elizan hasi zen, eta Mendukiloko kobazuloa bisitatu zuen. Hari esker, Aralarko paisaia natural eta kulturala ezagutu genuen mendi mitiko horren erraietatik; Mendukiloko taldeko gidarietako batek oso kontakizun erreal eta fantastikoa batera egin zuen, argi eta soinu iradokitzaileen eskutik.

Paseoa amaituta, ekitaldia-dastatzea-ikuskizuna hasi zen eguerdian, Lekunberriko eskolako patioan; zuzeneko musikak eta hasierako plater batek (gazta, ogia olioarekin eta bertako sagardoa) egin zieten ongietorria bertaratutakoei.

150 pertsona baino gehiago aurrean zituela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Itziar Gómez kontseilari berriak, hitza hartu, bertaratutakoei eskerrak eman eta ekitaldiaren helburuak azaldu zituen, batez ere Sentsibilizazio Planaren eta Nafarroako Turismo Plan Estrategikoaren gakoetan sakontzea: “Nafarroako produktu turistiko eta nekazaritzako elikagai bakoitzaren atzean dauden istorio eta historiak gogoratu behar ditugu. “Km 0ko tokiko produktu hori” da gure komunitatean etorkizun orekatu eta jasangarria lortzeko zutabea”

Musikariek eta Nafarroa J.D.-ren garrantziaz jardun zuen aktore batek lagunduta, INTIAko ordezkariek, zonako partzuergo eta hoteletako kideek, Irurtzungo alkate Aitor Larrazak eta San Martin Unxeko alkate Javier Leozek, zeina nafar ardo gorriaren etorkizunaz eta ontasunaz mintzatu baitzen, eta Nafarroa osoko hainbat ekoizlek parte hartu zuten; artzain bat nabarmendu zen azken horien artean, hitz-jario eder-ederrekoa, zeinak txalo-zaparrada handia jaso baitzuen naturarekiko, bereziki gurearekiko, maitasuna eta guztiontzako etorkizun hobea lotu zituenean.

Jarraian, gure delicatessen dastatzen hasi ginen, INTIAko ordezkariak “Nafar Gutiziak” proiektuaren inguruko aurrerapena ematen zuten bitartean; etorkizuneko estrategia bat da, Nafarroako gutiziak protagonista dituena, zeren eta “produktuen atzean, gainean, azpian edo ondoan, kultura, jendea, istorioak eta historiak, eta paisaiak daude” eta.

Ekitaldian parte hartu zutenek ez zuten bazter utzi Nafarroako zonak eta haien balioak ber-aurkitzearen garrantzia. Hartara, hainbat ekoizlek beren toki-produktuen inguruko bizi-esperientziak kontatu zizkiguten; hauek izan ziren larunbateko protagonistak: Idiazabal J.D.-ko gaztandegiak, Plazaola Partzuergoa (Bikain, Antsonea, Anatxonea), Jaizko gatza (“Gatzaren kabiarra”), Maja olioa (Mendabia), José Uranga (antzinako tomatea eta Sartagudako melokotoia), taloa (Kristina Saralegi) eta Bertatik-bertara kolektiboa.

Behin giroa berotuta, Baserriberri eta Maskarada jatetxeetako Iñaki Andradas, Diego Martínez eta Kristina Saralegiren hurrenez hurren, sukaldarien txanda iritsi zen. Izan ere, Celayeta, Lezaun eta Aristu mahastizainen eskutik, "pintxoak/mokaduak” eta haiekin zerbitzatutako ardoak aurkeztu zituzten, guztion gozagarri: “Bloody mary, tomate eta melokotoiz egina”, zonako eztia ere zeramana; “Pasta-oink”: pastrami-sandwicha (euskaltxerri), errukula, mostaza eta maionesa zitrikoa; “Taloa txokolatearekin”; eta “gozoki/postre” sorpresa bat, bertaratutakoek etxera eraman zutena: “Lurraren sustraiak” edo baso jangarria. Eta edateko: Lekunberriko Toki Alai sagardotegiko sagardoa; Gonzalo Celayeta wines-eko gorria; “La huella de Aitana” gorria, garnatxa, 4 hilabetez ondua haritz gorriko upeletan; “Aristu extra brut garnacha” Aristu upategietako ardo apartsua; eta “Lezáun Tempranillo 18” Lezaun upategietako beltza (Nafarroako ardo beltza onenari 2019ko Nafarroako J.D.-ko saria).

Tafallak, Lizarrak, Iruñeak eta Lekunberrik egin dute jada Nafarroako Gobernuak tokiko udal eta entitateen laguntzarekin bultzatutako esperientzia hau, ondoko helburua duena, emoziotik, gozamen kolektibotik eta hurbiltasunetik: gure lurralde-garapenerako funtsezkoak eta elkarri estuki lotuta dauden hiru diskurtsoz hausnartzea.

Lehena globalizazio berriaren eta despopulazioaren garai hauetan “Lurralde kulturalki adimentsu eta jasangarriak” eta “lurralde bizidunak” sustatzearen aldeko apustuari buruzkoa da.

Bigarrenak eredu turistikoari buruzko ikuspegi berri baten beharraz dihardu, sektore horretako plan estrategikoak ezartzen dituen jarraibideak azalduta.

Eta hirugarrena nekazaritzako elikagaiekin lotuta dago. Gure ekonomiaren konplexutasuna aitortuta, balio erantsia, banakotasuna eta arima dituzten produktu eta ekoizleen aldeko apustua egiten da, lurralde bateko eta haren historiako seme-alabak baitira.

Jardunaldi arrakastatsua, zalantzarik gabe, irailaren 14an, larunbatarekin, jarraipena izango duena, Arguedasen.

 

Lunes, 19 de agosto de 2019